Gipuzkoan TicketBAI ezartzeko laguntzak

Gipuzkoako Foru Ogasunak TicketBAI ezartzeagatik egindako gastuaren (softwarearen kostua, instalazioa, etab.) % 60 desgrabatuko die enpresa eta autonomo guztiei borondatezko epean.

Kenkariaren muga 5.000 eurokoa izango da eta, baldintza gisa, negozio guztiak TBAI sistemara egokitu beharko dira nahitaezko epea baino hilabete lehenago.

Desgrabazioak PFEZen edo Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkezten denean aplikatuko dira.

Nahitaezko epea mailakatua izango da sektoreentzat, data hauen araberakoa:

  • 2022ko uztailaren 1etik aurrera: Zerga kudeaketaren profesionalak.
  • 2022ko irailaren 1etik aurrera: Jarduera profesionalak.
  • 2022ko azaroaren 1etik aurrera: Txikizkako merkataritza, ostalaritza eta ostatu sektorea.
  • 2023ko apirilaren 1etik aurrera: Eraikuntza, higiezinen sustapena, garraioa eta jolaserako, kulturako zerbitzuak eta zerbitzu pertsonalak.
  • 2023ko ekainaren 1etik aurrera: Fabrikazioa, handizkako merkataritza, telekomunikazioa, finantza erakundeak eta artistak.

Kutxabankekin TicketBAI Gipuzkoa inplementatzeari buruzko informazio gehiago nahi al duzu

Eskatu iezaguzu behar duzun informazioa eta hasi zure negozioa TicketBAIri egokitzen.

Egokitu TicketBAI-ra Kutxabankekin