https://ticketbaikutxabank.eus/eu/
¿Qué es TicketBAI?

Zer da TicketBAI?

TicketBAI edo TBAI hiru Foru Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko faktura elektronikoaren proiektu amankomuna da. Enpresen eta autonomoen efizientzia hobetu nahi da proiektu horrekin, zerga-sistema digital baten bitartez.

TicketBAI sistemarekin, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Ogasunen araudia bete behar duten enpresa eta autonomo guztiek homologatutako fakturatzeko software bat ezarri beharko dute, faktura bat igortzen dutenean automatikoki euskal ogasunera haren kopia bat bidaltzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak derrigorrezko TicketBAI ezarriko du 2022ko uztailaren 1etik aurrera, Arabak apirilaren 1etik aurrera eta Bizkaiak 2022ko urtarrilaren 1ean hasiko du borondatezko epea eta derrigorrezkoa 2024tik aurrera.

TicketBAI probintziaren arabera

Zure probintziako informazio zehatza jakin nahi baduzu, aukeratu zure negozioak egoitza fiskala duen lurraldea eskuineko menuan:

Kutxabankek gauzak erraztuko dizkizu

TicketBAI zure negozioan ezartzeko unea iritsi da.

Kutxabankek baldintza bereziak eskainiko dizkie fakturatzeko Billin softwarea erabili nahi duten bere bezero autonomoei eta ETEei, zeina dagoeneko Euskadiko Foru Ogasunek TicketBAIrako homologatu duten.

Billin-ekin, negozio guztiak %100 estalita egongo dira TicketBAIrako, bai fakturak online aplikatzeko, bai saltokietarako SPTetarako, eta bezeroaren arretako taldeak hura ezartzen lagunduko du.

ticketbai kutxabank

Gainera, ekipoetan, teknologian edo programa informatikoetan inbertitu beharko duten negozioei finantzazio-lerro berezi bat ere eskainiko zaie.

Egokitu TicketBAI-ra Kutxabankekin

Zergatik TicketBAI?

TicketBAIk euskal autonomoen eta enpresen fakturazioaren digitalizazioa bultzatu nahi du.

Transakzio guztiak unean bertan bidaliko dira TBAI sistemaren bitartez, Foru Ogasunetara fakturatzeko akreditatutako software baten bitartez.

TicketBAIren inplementazioa eta betekizunak

Fakturak edo tiketak igorriko dituen softwarea ziurtatuta egon behar da, bai ordenagailuan, bai kutxa erregistratzaileetan edo baita SPTetan ere. Formatu horrek TBAI Aztarna deritzenak ere izan behar ditu.

Faktura legezkoa izateko ezinbesteko baldintzak honako hauek dira:

  • Aurreko fakturarekin lotuta egotea. Seriea, fakturaren zenbakia, igorpen-data eta aurreko TBAI fitxategiaren sinadura izango ditu.
  • TBAI lizentzia: baimendutako enpresa garatzaileak emango du.
  • Enpresa garatzailea TBAI garatzaileen enpresen erregistroan egongo da erregistratuta.
  • Fakturatzeko softwarea TBAI garatzaileen enpresen erregistroan egongo da erregistratuta.
  • Fakturak igortzeko erabiliko den gailuaren zenbakia erregistratu behar da.
  • TBAI fitxategi bakoitza elektronikoki sinatu beharra dago, eta sinaduraren zati bat fakturaren irudian agertuko da.

TicketBAIri buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, Euskal Ogasunaren web-orri ofizialean aurkituko duzu.

Kutxabankekin TicketBAI inplementatzeari buruzko informazio gehiago nahi al duzu?

Eskatu iezaguzu behar duzun informazioa eta hasi zure negozioa TicketBAIri egokitzen.

Egokitu TicketBAI-ra Kutxabankekin